Bulego Teknikoko Espezialista

Hace 2 semanas

Catalonia, España The Adecco Group Jornada completa

Diseinu teknikoa gustatzen zaizu? Enpresa sendo eta berritzaile baten parte izatea gustatuko litzaizuke?

Adecco-k aukera ezin hobea eskaintzen dizu Bizkaiko hotz-sektoreko lider den enpresa bateko bulego teknikoko espezialista izateko.

Erantzukizun nagusiak:

  • Bezeroen beharretara egokitutako hozkailu-ganberen irtenbide teknikoak diseinatzea.
  • Eskaeren kudeaketa integrala, eskaintzen sorreratik hasi eta salmentaraino, beste departamentuekin coordinatuta.
  • Fabrikatzeko, muntatzeko eta azpikontratatzeko plano teknikoak egitea.
  • Bezeroentzako arreta: zalantzak, intzidentziak eta kontsultak argitzea.
  • Hobekuntza-prozesuetan, produktuen estandarizazioan eta irtenbide berrien garapenean barne-lankidetza.
  • Departamentuko helburu komertzial eta teknikoen lorpenean parte hartzea.

Abantailak:

  • Plantillan zuzenean sartzea, egonkortasunerako proiekzioarekin.
  • Lanaldi osoko kontratua. (sartzeko eta irteteko ordutegi malgua)
  • Soldata: Hitzarmenaren arabera, 30.611€ gordin urtean.

Baldintzak:

  • Formakuntza: Goi Mailako Heziketa zikloa, ahal dela, diseinu teknikoan.
  • Hizkuntzak: euskara (ezinbestekoa). Frantsesa edo ingelesa jakitea baloratuko da.
  • Bulego teknikoan esperientzia izatea.
  • Diseinu teknikoan eta CAD tresnen erabileran esperientzia izatea.