Produktu Ingeniaria

Hace 2 semanas

Biscay, País Vasco, España Batz Group Jornada completa

BATZ Igorren taldeko AUTO negozioko Ingeniaritza arloan Produktu Ingeniari lanpostu bat beteko da. Produktuaren definizio teknikoa eta balorazio ekonomikoa landuko lirateke, bezeroaren aurrean defentsa teknikoa babestuz eta proiektuaren errentagarritasuna ziurtatuz.

Eskakizunak: Industria-ingeniaritzako prestakuntza, ingelesez egokiro komunikatzeko gaitasuna (C1ko maila edo handiagoa), bezeroarekiko orientazioa eta bidaiatzeko prestutasuna.