Eitb - Fikzio Arduraduna - Responsable De Ficción

Hace 2 días

cataluña, España LKS Next Selection Jornada completa

Zein izango da zure ekarpena?

EITB Mediaren fikzio-proiektuen garapena ikuspegi editorial eta sortzailetik laguntzea, ideiaren eta tratamenduaren lehen faseetatik gidoien bertsioetara eta lehen muntaketa editatura arte, irizpide narratiboa, analisi-gaitasuna eta sentsibilitate editoriala eskainiz.

Eginkizun nagusiak

Zinema-proiektuen eta fikziozko telesailen egokitasuna EITB Mediaren estrategia editorialaren barruan ebaluatzea.

Proiektuak garapen-fase guztietan aztertzea: ideia, tratamendua, gidoiaren bertsioak eta lehen bertsio editatua.

Zuzendaritzaren erabakiak errazteko balorazio-txosten argiak, zorrotzak, egituratuak eta arrazoituak prestatzea.

  • Proiektu bakoitzaren indarguneak, ahulguneak, arriskuak eta hobekuntza-aukerak identifikatzea.
  • Egituran, pertsonaietan, tonuan, erritmoan, ikuspegian edo eraikuntza dramatikoan arazoak antzematea eta irtenbide zehatzak proposatzea.
  • Gidoilari, zuzendari eta ekoizleei idazketa- eta berridazketa-prozesuetan laguntzea, obra bakoitzaren nortasun sortzailea errespetatuz.
  • Zuzendaritza, casting eta gainerako elementu sortzaile garrantzitsuen proposamenak baloratzea.
  • Lehen bertsio editatuak ikusi eta azken bertsioaren aurretik eraginkortasun narratiboa indartzeko oharrak egitea.
  • Proiektuen hautaketan eta jarraipen editorialean parte hartzea, sustapen- eta transmedia-estrategian laguntzea, eta joerak zein talentu berriak identifikatzea.
  • Fikzioaren eta ikus-entzunezko merkatuaren joerak etengabe eguneratuta izatea.
  • Hainbat proiektu eta garapen-fase aldi berean kudeatzea, zorroztasuna, antolaketa eta konfidentzialtasuna bermatuz.
  • Sortzaileekin eta barne-taldeekin lankidetza eta konfiantzazko harremanak eraikitzea.

Baldintzak Prestakuntza eta hizkuntzak

  • Ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemagintzarekin, gidoigintzarekin, ikus-entzunezko ekoizpenarekin, kazetaritzarekin, komunikazioarekin, humanitateekin edo antzeko diziplinekin lotutako unibertsitate- edo goi-mailako prestakuntza.
  • Euskara C1 eta gaztelaniaren ahozko zein idatzizko maila bikaina. Ingelesezko maila altua ere eskatzen da.

Esperientzia eta ezagutzak

Esperientzia egiaztatua honako arlo hauetan:

  • Fikzioaren garapena eta ikus-entzunezko proiektuen analisia eta balorazioa.
  • Gidoien eta tratamenduen analisi profesionala.
  • Script editing-a, gainbegiratze editoriala, balorazio-batzordeak edo telebista, plataforma zein ekoiztetxeetako garapen-sailak.
  • Idazketa, berridazketa eta sormen-prozesuen laguntza.
  • Bereziki baloratuko da euskarazko fikzio-proiektuak garatzen izandako esperientzia.
  • Euskal ikus-entzunezko ekosistemaren eta estatuko zein nazioarteko industriaren ezagutza.