Giza Baliabideetako Teknikaria

Encontrado en: Talent ES C2 - hace 1 semana


Eskoriatza, España FAGOR EDERLAN A tiempo completo

Pertsonen Departamentuko lantaldeko kide gisa, eta Pertsonak Kudeatzeko politikak eta sistemak aplikatuz, Fagor Ederlan Taldearen helburu, estrategia eta premiekin bat datozen pertsonak erakarri eta garatzeko prozesuei erantzun eraginkorra emateaz arduratuko da.

Eginkizun zehatzak:

• "Pertsonen inkorporazio eta konpententziak garatu" prozesua ezarri eta aplikatzea.

• Ikaskuntza kudeatzeko metodologia propioak abiarazi eta ezartzea.
• Erakudearen Marka Enplegatzailearekin eta Talentua erakarri eta mantentzea alorrarekin lotutako lan-ildoak garatzea.

• Inkorporazio eta selekzio prozesuetan parte hartzea.
• Langile berrien Harrera Planak egitea.
• Proaktiboki erantzutea Giza Baliabideetako esparruko beharrei (trebakuntza eta ikaskuntza, antolaketa, parte-hartzea, lidergoa, komunikazioa eta/edo ordainsaria...).


Lanpostu hori betetzeko, honako profil hau duen pertsona baten bila gabiltza:

• Psikologiako, Giza Zientzietako, ADEko edo Ingeniaritzako Gradua (antolakuntzako espezialitatea) edo Lizentziatura.
• Talentua erakarri eta atxikitzen, eta hautaketa-prozesuei buruzko aurretiazko esperientzia.
• Ikaskuntza kudeatzearekin zerikusia duten proiektuetan edo sistemetan aldez aurretik parte hartu izana.
• Ingeles mintzatuaren eta idatziaren maila ona.
• Fagor Ederlaneko lantegien artean bidaiatu eta lan egiteko prestasuna.