Idazkari-kontuhartzaile lan-poltsa

hace 1 semana


Gasteiz Vitoria, Álava, España Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco A tiempo completo

Laburpena

Nork eskaintzen du?: Artziniegako Udala

Lehiaketa: Idazkari-kontuhartzaile lan-poltsa

Lanpostua: Idazkari-kontuhartzaile

Mota: Lan-poltsak

Kontratu-mota: Bitarteko funtzionarioa

Taldea: A1/A2

Titulazioa:

Graduko unibertsitate titulazioa (edo baliokideak: lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura) lortzeko eskubideak izatea edo ordaindu izana. Atzerrian titulua lortu duten izangaiek dagokien homologazio kredentziala eduki beharko dute, edo, hala badagokio, baliokidetasun ziurtagiria.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza eskakizuna: 4 (C2) ; derrigortasun data: iraungita.

Beste baldintza batzuk:

a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea.

b) Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea edo, EBk sinatutako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatu behar zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 5/2015 Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera), edo EBko estatu kideetako nazionalen ezkontidea izatea – legez bananduta ez badaude – edo ondorengoak izatea – 21 urtetik beherakoak badira edo adinez nagusiak eta mendekoak badira.

c) Titulazioa: graduko unibertsitate titulazioa (edo baliokideak: lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura) lortzeko eskubideak izatea edo ordaindu izana. Atzerrian titulua lortu duten izangaiek dagokien homologazio kredentziala eduki beharko dute, edo, hala badagokio, baliokidetasun ziurtagiria.

d) Bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta eginkizun horiek betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

e) Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazioen ez autonomia erkidegoetako organo konstituzionalen edo estatutuen araberako organoen zerbitzutik, eta ez egotea epai bidez erabat edo bereziki desgaituta enplegu eta kargu publikoetan aritzeko ez funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, lan kontratudun langileen kasuan, baztertu edo desgaitutako lanpostuan egiten zituzten antzeko egitekoetan aritzeko ere. Desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta beste estatu batean egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

f) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auziren batean sartuta ez egotea.

g) B gidabaimena izatea.

h) Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko eskalako karrerako funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, haien azpieskala eta administrazio egoera edozein izanda ere.