Kirol Teknikariaren Lanpostua

hace 3 semanas


Bilbao, Vizcaya, España Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco A tiempo completo

Laburpena:

Udal Kirol Erakundea (Barakaldo) lehiaketan Kirol Teknikaria lanpostua eskaintzen du.

Lehiaketa: Kirol Teknikaria

Lanpostua: Kirol Teknikaria

Plaza-kopurua: 1

Taldea: A1

Titulazioa: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura edo goi mailako unibertsitate gradua edo baliokidea eskatzen da.

Hizkuntza eskakizuna: Beste baldintza batzuk:

  • a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten den moduan.
  • b) Parte hartu ahal izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak izan eta haien kontura bizi badira (5/2015 LEDaren 57. artikulua).
  • c) Aurretiazko eskaera egitea.
  • d) Lortu nahi den eskala edo kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
  • e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
  • f) Diziplina espediente bidez autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren edo konstituzio edo estatutu erakunderen zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezian ez egotea, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan kontratuko langileen kategorietara iristeko.
  • g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezin dira egon desgaituta (edo horren pareko egoera batean), eta ezin dute eduki ezarrita norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina zehapenik ez horren parekorik.
  • h) Eskatutako titulazioaren jabe izatea edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • i) Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
  • j) Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokien baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
  • k) Hautaketa prozesuaren barruan, lanposturako (lan kontratuko langileen kasuan) edo lanpostuari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazen kasuan) eskatzen den hizkuntza eskakizuna dutela egiaztatzea, edo hautaketa prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen probak gainditzea.
  • l) Herri administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dauden legezko arauetan aurreikusitako ezgaitasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako araudian aipatzen den aukera eskubidea baliatu ahal izango dute.
  • m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza.

  • SOS Laguntzaile Kidea

    hace 5 días


    Bilbao, Vizcaya, España Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco A tiempo completo

    Aurrezki HorizontalkoaErreserba-burua Udal Kirol Erakundea (Barakaldo) Lehiaketa: SOS Laguntzaileak Lanpostua: SOS laguntzailea Plaza-kopurua: 3 Taldea: C2 Titulazioa: Salbamenduko edo sorospeneko kirol teknikariaren titulua edo baliokidea eta kirol begiralearen gaikuntza eskatzen dira. Hizkuntza eskakizuna: Beste baldintza batzuk: a) Espainiako...


  • Bilbao, Vizcaya, España Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco A tiempo completo

    Lanpostua: SOS LaguntzaileakEusko Jaurlaritza - Gobierno VascoLehiaketa: SOS LaguntzaileakUdal Kirol Erakundea (Barakaldo)Taldea: C2Plaza-kopurua: 3Hizkuntza eskakizuna: Beste baldintza batzuk:a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako...