Aplikazioen Garatzailea

hace 2 semanas


Vitoria, España Na A tiempo completo

Ba al duzu esperientziarik aplikazioen garatzaile gisa? Proiektu egonkor eta finko baten bila zabiltza sektore publikoan? Hala bada, hau da zure aukeraAdeccon HAZI FUNDAZIOAREKIN elkarlanean gaude, Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko proiektu estrategikoak koordinatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren erakundea. Fundazioak, aplikazioen garatzailearen profila duen langile bat sartu nahi du, modu egonkor eta mugagabean lan egiteko. Pertsona horren eginkizuna Sare Sektorialaren Sistemaren arloari irtenbideak proposatzea eta garatzea izango da.Eguneroko lanean, hauek izango dira zure ardurak:- Programa informatikoen kodea garatzea.- Sektoreko Sareko bezeroen beharrei erantzuteko soluzio teknologikoen diseinuan laguntza teknikoa ematea.- Bezeroaren arduradunari laguntza operatiboa ematea, proiektuarekin lotutako informazioa aztertzeko eta dokumentuak prestatzeko orduan.- Aplikazioak instalatzea eta, ondoren, horien mantentze-lan tekniko ebolutiboa egitea.- Datuak ustiatzeko programak egitea, jasotako datuak irauli eta egiaztatzearen bidez.- Barneko eta kanpoko prestakuntza-ekintzak egitea, eta etengabe haren ezagutza arloaren eguneratze teknikoa egiteko jarrera izatea.- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.Kontratazio egonkor eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu baten parte izango zara:- Kontratu mugagabea.- 36.002,88 euro gordin urteko ordainsaria.- Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, lanera sartzeko eta irteteko malgutasuna, 7:30etik 9:00etara, eta 15:00etatik 16:30era.- Telelaneko bi egun astean.- Sektorean puntako erakunde batean lan egitea.- Bere eginkizunak betetzeko egin behar dituen joan-etorriak aparte, hautagaiak HAZI FUNDAZIOAREN hiru egoitzetako bat: Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Gasteiz (Araba) aukeratu ahal izango du lantokitzat.Lanposturako ezinbesteko baldintzak:- Informatikako Goi-mailako Lanbide Heziketa, Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitate graduak.- Gutxienez urtebeteko frogatutako esperientzia, honakoetan:o Microsoft. NET web-plataforma.o Programazioa, plataforma hauetakoren batean: HTML5, CSS3, JavaScript, Bootstrap eta Frameworks jquery edo antzekoa- Euskara B2 maila, edo baliokidea.- B motako gidabaimena- Joan-etorrietarako prest egotea.Ekimena eta dinamika badituzu eta proiektu egonkor bati lehentasuna ematen badiozu, hau da zure eskaintzaHautagaitzak jasotzeko epea 2024ko urriaren 13an amaituko da.Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira.En Adecco creemos en la igualdad de oportunidades y apostamos por el Talento Sin Etiquetas